Remigio Mendiburu

Remigio Mendiburu

Bizitza
JaiotzaHondarribia1931ko uztailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1990eko apirilaren 16a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak

Remigio Mendiburu Miranda (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931ko uztailaren 17aBartzelona, Katalunia, 1990eko apirilaren 16a) [1]euskal herritar eskultorea izan zen. Zura erabili zuen gehienbat, eta hark egina da Korrikaren lekukoa. Metalak eta harria ere landu izan zituen. Kolorea ia baliatu gabe, zuhaitzen enborrak lantzea izan zen Mendibururen konstante bat. Enborren formak errespetatuz, baina hainbat tresnaren bidez manipulatuz, anitz gai jorratu izan zituen. Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, sustraietara begiratzen dutenak.

Korrika-ren lekukoa, Mendiburuk 1980an sortua

Euskarazko kulturarekin harreman sakona izan zuen, eta horren adibidea da Korrikaren lekukoa 1980an berak diseinatu eta sortu zuela.

Modu berezia zuen bai materialaren bidez adierazteko, eta bai eskulturaren ideia sormen-prozesuko egitura tentsioen emaitza gisa zehazteko, eta, horri esker, bere lana modernitatearen azken garapenaren barruan kokatzeko hizkuntza propioa sortu ahal izan zuen. Mendiburu bere garaiko konbentzio formaletik urrundu zen. Naturaren eta kulturaren arteko gatazka ezkutua erakusten dute bere eskulturek. Erreferentea izan zen bere garaiko artearen eraldaketan.[2][3]

« Txirotasunaren artista zen Mendiburu. Horregatik, izugarrizko sormena zuen »

Jose Antonio Sistiaga pintorea[3]

  1. (Gaztelaniaz) Makazaga Lanas, Leire. (2008). «Remigio Mendiburu en su etapa final: la década de los ochenta» Ondarea: 335-351. ISBN 1137-4403..
  2. Bilboko Arte Ederren Museoa. Mendiburu. Materia eta memoria. Bilboko Arte Ederrak museoa.
  3. a b Ohiartzabal, Ainhoa. (2001-08-24). ««Remi bakarrik falta zen» - Wikiteka» eu.wikisource.org (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne