San Petersburgo paradoxa

San Petersburgo paradoxa erabaki teorian agertzen den paradoxa bat da, zori-joko batean probabilitate ezberdinekin gertatzen diren irabaziei buruzkoa. Kalkulu matematiko batek itxarondako irabazia infinitua dela erakusten du, baina aldi berean inork ez luke diru kopuru handirik emango jokoan parte hartzeagatik. Paradoxaren azaltzeko pertsonek kopuruak baino utilitateak baloratzen dituztela baieztatu da. Daniel Bernoulli matematikaria izan zen ebazkizunaren soluzioa eta paradoxaren azalpena eman zituena 1738 urtean, San Petersburgo hiriko zientzia-akademian eta hortik dator paradoxaren izena. Paradoxaren soluzioa Daniel Bernoulliri zor bazaio ere, Nicolas Bernoulli izan zen ebazkizuna asmatu zuena urte batzuk lehenago, probabilitateak ikertzen zituen Pierre Raymond de Montmort pertsonaiari bidaliko gutun batean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne