Staphylococcus

Staphylococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaCaryophanales
FamiliaStaphylococcaceae
Generoa Staphylococcus
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gaixotasunabumblefoot (en) Itzuli
Gram tindaketaGrampositibo

Staphylococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek mordoetan biltzen dira, tankera oso tipikoak hartuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honetan 34 espezie daude, gehienak gizakiaren eta animalien larruazalean eta mukosetan bizi direnak. Staphylococcus aureus da talde honen patogeno nagusia.

Estafilokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Estafilokokoen espektro termikoa oso zabala da: 8º eta 46 °C-en artean hazten dira.

Laborategian hazteko hazkuntza-inguru hautakorrak erabiltzen dira, gatz kontzentrazio altuak dituztenak. Horrela, estafilokokoak ez diren bakterioak hiltzen dira. Manitol agarra gazia da hautakorra den horietako bat.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne