Suitzako kantonamenduak

Suitzako kantonamenduak herrialde federala osatzen duten 26 eskualde administratiboak dira. 1848 arte, kantonamendu bakoitza estatu subiranoa zen eta bere mugak, armada eta dirua zituen.

XVI. mendean Suitzako Konfederazioak 13 kantonamendu zituen. Bi kantonamendu mota zeuden: alde batetik 6 landa-kantonamendu, eta bestetik, 7 hiri-kantonamendu. Ofizialki Germaniako Erromatar Inperio Santuko lurrak baziren ere, Maximiliano I.aren heriotzarekin (1499an) independentzia lortu zuten.

Kantonamendu orok bere konstituzioa, gobernua eta legebiltzarra dauzka. Kantonamendu gehienek ordezkari-ganbera bakarra dute. Konfederazioari ez dagozkion eginkizunak kantonamenduen ardura dira, konstituzio federalaren arabera. Appenzell Innerrhoden eta Glaris kantonamenduetan demokrazia zuzeneko sistema daukate, Landsgemeinde asanblada orokorren bitartez. Gainerakoetan hauteskundeak erabiltzen dituzte.

Kantonamenduen hedadura ezberdina da, 37tik 7.105ra aldatzen dira, eta populazioa 14.900tik 1.244.400ra. Sortu zen azken kantonamendua Jurakoa izan zen, 1978an.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne