Sunnah

Sunnah (arabieraz: سنة‎, ˈsunna ahoskatua, eusk. “ohitura”) islamismoan, Mahomaren esanen eta eginen multzoa da, profetaren lagunek eta haren ondorengo bi belaunaldiek emandako lekukotzaren arabera. Musulmanen zuzenbidearen bigarren iturburua da Koranaren ondoren. Hadith delakoak, hots, profetaren esanak edo eginak, IX. mendean finkatu ziren eta sei liburutan bildu.[1]

Musulmanentzat jokamoldea da, izan ere, sunnismoren jarraitzaileek bere burua Ahl as-Sunnah wa'l-Jamā'ah ("komunitate eta ohituraren herria") diote.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne