Te Deum

Te Deum
Jatorria
Egilea(k)Anbrosio Milangoa eta Agustin Hiponakoa
Argitaratze-data414
IzenburuaTe Deum laudamus
Ezaugarriak
Genero artistikoahymn text (en) Itzuli
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko
Te Deum beirate batean, Bellevue, Ohio, AEB
Te deum, kantu gregorianoan
Marc-Antoine Charpentier-en Te deum, preludioa

Te Deum-a antzinako ereserki kristaua da, Jainkoari eskerrak emateko eta hura goresteko abesten dena. Izenburua hasierako latinezko esalditik hartua da, Te Deum laudamus (euskaraz: “Jaungoikoa, zu zaitugu laudatzen”). Izen bera ematen zaio ereserki hori abesten den elizkizunari, eta baita ereserki hori abesteko idatzitako musika piezari ere.[1] Erromatar Eliza Katolikoak orduen liturgiako matutietan erabiltzen du, eta baita zenbait ospakizun berezitan ere, hala nola kanonizazio zeremonietan eta apaizte-elizkizunetan; aita santu berri bat izendatu orduko, kardinalek goraki abesten dute.[2] Luteranoen eta anglikanoen matutietan ere abesten da.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Henry, Hugh. The Te Deum. The Catholic Encyclopedia. Vol. 14. New York: Robert Appleton Company, 1912, newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne