Tordesillasko Ituna

Tordesillasko Ituna
Irudia
Motatratatu
Data1494ko ekainaren 7a
KokalekuTordesillas
HerrialdeaPortugalgo Erresuma eta Espainiar Inperioa
Reviewed by (en) ItzuliAlexandro VI.a
Sinatzailea
Depositary (en) ItzuliIndietako Agiritegi Nagusia eta Arquivo Nacional da Torre do Tombo (en) Itzuli
Osatuta
Kultura ondare
Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.

Lan osoa eskuragarripurl.pt…

Tordesillasko Ituna 1494ko ekainaren 7an Espainiako eta Portugalgo errege-erreginek izenpetu zuten hitzarmena da, Ameriketako lurralde berriak konkistatzean muga-arazorik gerta ez zedin. 1493an Alexandro VI.a Aita Santuak Inter caetera eta Eximiae devotionis buldak argitaratu zituen. Konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: Cabo Verdetik mendebalera ehun legoaz harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak, Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio gehiago eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten Gaztelako Tordesillas herrian; horren arabera, Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1507an berretsi zuten Julio II.a Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak; horrela, Portugalek Esperantza Onaren lur-muturrean zuen itsasbidea mantentzea ziurtatzen zuen, eta espainiarrek, Antilletako bidea.

2007an, ituna Unescok Gizartearen Ondare izendatu zuen, "Munduaren memoria" kategorian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne