Toronto

Toronto
City of Toronto
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
AlkateaOlivia Chow (en) Itzuli
Izen ofizialaCity of Toronto
Jatorrizko izenaCity of Toronto
Posta kodeaM
Geografia
Koordenatuak43°40′13″N 79°23′12″W / 43.6703°N 79.3867°W / 43.6703; -79.3867
Map
Azalera630.21 km²
Altuera76 m
MugakideakRegional Municipality of York (en) Itzuli, Regional Municipality of Durham (en) Itzuli, Regional Municipality of Peel (en) Itzuli, Vaughan (en) Itzuli, Mississauga, Markham (en) Itzuli, Pickering (en) Itzuli eta Brampton (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.794.356 (2021)
62.785 (2016)
Dentsitatea4.434,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1750
Telefono aurrizkia416, 647, 437
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta UTC−05:00
Hiri senidetuakChongqing, Chicago, Frankfurt am Main, Eilat, Damasko, Milan, Napoli, Serra San Bruno, Kiev, Islamabad, Quito, Sagamihara, Volgograd, Varsovia, São Paulo, Vilnius, Istanbul, Mexiko Hiria, Indianapolis, Bixkek, Amsterdam eta Ho Chi Minh Hiria
toronto.ca

Toronto Kanadako Ontario probintziako hiriburua da; 2.794.356 biztanlerekin, Kanadako hiri handiena da[1]. Torontoko inguruak 6.700.000 biztanle baino gehiago ditu[1]. Hiriak hainbat etorkin talde erakarri ditu historian zehar[2][3], portugaldarrak, italiarrak, latinoamerikarrak eta baita asiarrak ere: Ipar-Amerikako txinatar komunitate handienetako bat bertan bizi da; bere aniztasun kulturalagatik ezaguna da, munduko handienetako bat[4][5][6]. CN Dorreagatik famatua da, munduko dorre librerik altuena baita. Kanadako ingeles hiztunen kultur zentro gisan ezagutzen da.

Torontoko Unibertsitatea (1827) eta York Unibertsitatea ditu, baita nazioarteko aireportua ere. Lehen mailako merkataritza- eta finantzagunea da eta, garraio sare oparoari esker (San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikorako sarrera zabaltzen dio eta Aintzira Handietan barrena Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiriekin lotzen da), harremanak ditu Kanadako hego-ekialdeko eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko industriagune nagusiekin (Kanadako lehen portua da). Hiriko ekonomian garrantzi handia dute, halaber, industriak (janari industria, nekazaritzako makineria, tresneria elektrikoa eta kimikoa, altzairugintza, hegazkintza, eraikuntzako gaiak), zerbitzuen alorrak eta turismoak. Hiri modernoa da bestalde. King eta Bay kaleen inguruetan finantza auzoa da, eta hantxe dira munduko aseguru etxe eta banku garrantzitsuenen egoitzak eta burtsa.

  1. a b Government of Canada, Statistics Canada. (2022-02-09). «Census Profile, 2021 Census of Population» www12.statcan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. «CIC Canada | Canada-Ontario-Toronto Memorandum of Understanding on Immigration and Settlement» web.archive.org 2007-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  3. The children's visual world atlas.. Fog City Press 2004 ISBN 1-74089-317-4. PMC 57308635. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  4. Vipond, Robert Charles. (2017). Making a global city : how one Toronto school embraced diversity. ISBN 978-1-4426-2442-9. PMC 988270097. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. Desegregating the city : ghettos, enclaves, and inequality. State University of New York Press 2005 ISBN 1-4237-4421-7. PMC 62735198. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  6. Negotiating rites. Oxford University Press 2012 ISBN 978-0-19-981230-1. PMC 774392850. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne