Tu Youyou (txinera tradizionalez: 屠呦呦; pinyinez: Tú Yōuyōu; 1930eko abenduaren 30a - ) txinatar medikuntza kimikari eta malariologoa da. Artemisinina eta dihidroartemisinina aurkitu zituen, malaria tratatzeko erabiltzen diren botikak, XX. mendeko medikuntza tropikalean egindako aurrerapen nabarmena. Txinako Hegoaldean, Hegoaldeko Asian, Afrikan eta Hego Amerikan milioika bizitza salbatu dituzte medikamendu horiek.
Bere lana dela eta Tuk 2011an Laster saria jaso zuen eta 2015ean Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria eskuratu zuen William C. Campbell eta Satoshi Ōmurarekin batera.[1] Tu izan zen lehen txinatarra Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria lortzen, baita lehen emakumezko txinatarra Nobel sari bat jasotzen edozein kategoriatan. Lasker Saria jaso duen lehen txinatarra ere bada. Bere ikerketa guztia Txinan egin du[2].