Ultramore

Andromeda galaxiaren kolore faltsuko konposatua: urdinez argi ultramore urruna irudikatu da eta berdez ultramore hurbila. Kolore gorria beste uhin-luzera batzuk dira.

Argi ultramorea (UV) argi ikusgaiak baino uhin-luzera laburragoa eta X izpiek baino luzeagoa daukan erradiazio elektromagnetikoa da. Gizakiaren begiak espektro elektromagnetikoan identifikatu ahal duen azken kolorea morea denez, hurrengo uhin-luzerari ultramore deitu zitzaion.

Argi ultramorea Lurrak Eguzkitik jasotzen duen erradiazioaren osagaia da. Eguzkiak azala erretzen digunean, UV izpiak dira horren erantzule nagusia. Dena den, argi ultramoreak efektu gehiago dauzka, bai onuragarriak zein kaltegarriak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne