Urrezko zenbakia

Urrezko proportzioa: a + b luzera osoa a zati luzeenarekiko eta a luzera b zati laburrenarekiko berdinak dira.

Urrezko zenbakia matematikako zenbakirik ezagunenetariko bat da, ezagunena ez bada. Baditu beste hainbat izen ere: urrezko proportzioa, zerutiar zenbakia, jainkozko proportzioa eta abar. Zenbaki irrazionala da, eta hortaz ezinezkoa da hamartar guztiak ezagutzea eta askotan lehenengoak jakitearekin nahikoa da bere propietateez baliatzeko.

Hiru zenbaki irrazional famatuetatik (Pi, e eta Fi), azken hau da ekuazio algebraiko batetik ateratzen den bakarra: x2 = x + 1 ekuazioaren emaitza positibo bakarra da.

Hau da haren zenbakizko balioa, erradikalen edo hamartarren bidez:

Aljebraikoki:

Urrezko zenbakia φ (phi/fi) greziar letrarekin adierazi ohi da. Izen hori Martin Ohm matematikari alemaniarrak jarri zion, Fidias eskultorearen ohorez, Partenoia eraikitzeko erabili omen zuena. Esparru askotan ikusi genezake, esaterako eta batzuk aipatzearren, anatomian, arkitekturan, landareen munduan...

Pizkundetik gutxienez, artista eta arkitekto ugarik urrezko zenbakia erabili dute lanen proportzioak sortzerakoan, batez ere urrezko laukizuzenaren itxura hartuz. Laukizuzen honen bi aldeen arteko proportzioa da urrezkoa, estetikoki atsegina delakoan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne