Uxue

Uxue
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia mendebaldetik
Uxue bandera
Bandera

Uxue armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Ujué / Uxue
Alkatea
(2015-2023)
Ruben Sanchez Remon
(Basandia Herri Hautagaitza)
Posta kodea31496
INE kodea31235
Herritarrauxuetar
Geografia
Koordenatuak42°28′47″N 1°29′50″W / 42.47981213°N 1.49709415°W / 42.47981213; -1.49709415
Azalera112,57 km²
Garaiera345-932 metro
Distantzia60,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria171 (2023:  −4)
alt_left 78 (%45,6)(2019) (%60,8) 104 alt_right
Dentsitatea1,52 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,84
Ugalkortasuna[1]‰ 120
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,44 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 8,80 (2018: %8,36)
Datu gehigarriak
Webguneawww.ujue.es

Uxue[4][a] (hegoaldeko goi-nafarreraz: Uxua)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 60,5 kilometrora. Altuera 345 eta 932 metro artekoa da, eta 112,57 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 171 biztanle zituen.

Euskal Herriko herri politenetakotzat jotzen da, eta Nafarroako Erriberako begiratoki nagusia da. Bere talaietatik hurbilen dauden guneak ikus daitezke, hala nola Erriberri, Tafalla edo Higa, baina baita askoz urrunago dauden guneak ere, hala nola Estellerria edo Tuteraldea eta Errege Bardea. Hori 815 metroko altitudeari esker egin daiteke, inguruko gainerako herrien ia bikoitza, batez ere Zidakos ibaiaren ertzetik hurbilen daudenena. Hori dela eta, babeserako gune historikoa da, Erdi Aroko itxurari eutsiz: kale harriztatuak eta Uxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaren inguruan dauden etxeak.

Bertako biztanleak uxuetarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne