Valonia

Valonia
Région wallonne
Wallonische Region
 Belgika
Ereserkia
Le Chant des Wallons
Administrazioa
Estatua Belgika
ISO 3166-2BE-WAL
HiriburuaNamur
Valoniako Ministro-PresidenteaElio Di Rupo
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak50°21′N 5°16′E / 50.35°N 5.27°E / 50.35; 5.27
Azalera16,844 km²
MugakideakFlemish Region (en) Itzuli, Renania-Palatinatua, Limburg, Ipar Renania-Westfalia, Champagne-Ardenne, Frantzia Garaia eta Ekialde Handia
Punturik altuenaSignal de Botrange
Demografia
Biztanleria3.645.243 (2020)
11.448 (2019)
Dentsitatea202 bizt/km²
Gentilizioavaloniar
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialakalemana, frantsesa
Hizkuntza ofizialafrantses eta aleman
Ordu eremuaUTC+01:00
www.wallonie.be

Valonia[1] (valonieraz Walonreye; frantsesez Wallonie), Flandria eta Brusela-hiriburua eskualdearekin batera Belgika estatua osatzen duten eskualde edo nazioetako bat da. Belgikako hegoaldean batez ere frantsesez hitz egiten diren eskualdeek osatzen dute.

Herrialdeko hegoaldean dago kokatuta, Frantzia eta Luxenburgorekiko mugan. 16.844 km² ditu, Belgikaren azaleraren % 55,18, baina Belgikako biztanleen herena soilik bizi da bertan.

XIX. mendeko Industria Iraultzaren garaian Valonia Europako gunerik industrializatuena izan zen, Erresuma Batuaren atzetik, ikatz eta burdina meategi handiei esker. Horri esker, aberastasun handia sortu zen Valonian, eta XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Belgikako eskualderik oparoena izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hala ere, industria astunaren garrantzia txikituz joan zen Europan, eta Flandriak Valonia gaindit zuen aberastasunean. Gaur egun Valoniak langabezia handia pairatzen du eta Flandriak baino BPG txikiagoa dauka. Belgikako bi eskualde hauen arteko desberdintasun ekonomikoa, berezitasun etnikoekin batera, gatazka politiko askoren iturri dira Belgikan.

Valoniako hiriburua Namur da, eta metropolitar eskualderik handiena Lieja da, baina udalerririk jendetsuena Charleroi da. Valoniako hiririk gehienak eta biztanleen bi herenak antzina Belgikako bizkarrezur industriala izandako Sambre eta Meuse haranean bizi dira. Haren iparraldean Belgikako Erdialdeko Lautada dago, laua eta nekazaritzarako egokia dena. Hego-ekialdean Ardenak daude, gutxi jendeztatuta dagoen eskualde menditsua.

Valoniaren iparraldeko mugan Flandria eta Herbehereak daude, hegoaldean eta mendebaldean Frantzia eta ekialdean Alemania eta Luxemburgo.

  1. Euskaltzaindia: 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne