Vesta

Vesta
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaErromako Foroa
IkonografiaEkonomika, sutea eta birjintasuna
BaliokideakHestia eta Anuket
DomeinuaEkonomika, home (en) Itzuli eta familia
Familia
AitaSaturno
AmaOps
Anai-arrebakJupiter, Neptuno, Pluton, Junon eta Zeres

Erromatar mitologian, Vesta[1], etxearen, sukaldearen eta familiaren jainkosa birjina zen, greziar Hestiaren baliokidea. Saturnoren eta Ops-en alaba eta Jupiter. Neptuno, Pluton, Juno eta Zeresen arreba. Vestak ez dauka berezko nortasunik, ez du mitoetan parte hartzen eta ez zaio inoiz irudirik ematen. Gar sakratuak dira haren ikurra, berari eskainitako errituak suaren bitartez egiten baitziren eta fideltasunaren ikur ere bada.

Ezizen gisa Aio Locucio zuen; etxeko eta barne tenpluetako sua mantentzea errepresentatzen du. Vestaleekin harremanduta dago, hauek 10 urte zituztenean errekrutatzen zituzten jainkosari eskainitako tenpluko sua mantentzeko.

Esan ohi zen, kolore laranjako kandela bat bere izenean piztea nahikoa zela bere presentzia antzemateko.

Bere agerpenek barne munduaren beharraren inguruan hitz egiten dute: etxaldea emozioen berotasuna sinbolizatzen, banakoarena, taldearena edo komunitatearena. Horrela, nagusiki zirkulu batekin errepresentatzen da; izan ere, Aintzinako Erroman zirkuluak osotasuna irudikatzen zuen eta hiriaren erdian zegoen.

Bere kultua Erroman Numak ezarri zuen eta paganismoaren amaierara arte iraun zuen. Erromatar erlijioan, Vestaleek languntzen zuten jainkosa. Behin, Aemilia vestaleak suari ez zion atentzio nahikoa jarri eta hau itzali egin zen. Hark bazekien akats hura heriotzarekin ordainduko zuela, beraz, jainkosari negarrez erregutu zion eta honek berriz, berpiztu egin zuen.

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne