Wolofera

Wolofera
Wolof
Datu orokorrak
Lurralde eremua Senegal

 Gambia

 Mauritania
Hiztunak5,5 milioi (ama hizkuntza)
12,3 milioi (bigarren hizkuntza)
OfizialtasunaInon
EskualdeaMendebaldeko Afrika
AraugileaCLAD (Centre de linguistique appliquée de Dakar)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Atlantic (en) Itzuli
Senegambian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa, arabiar alfabetoa eta Wolofal script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1wo
ISO 639-2wol
ISO 639-3wol
Ethnologuewol
Glottologwolo1247
Wikipediawo
Linguasphere90-AAA-a
IETFwo

Wolofera[1] (Wolof) Ipar Mendebaldeko Afrikako hizkuntza da, wólof etniako jatorrizkoa. Gertuko fula bezala, Niger-Kongo hizkuntzen Atlantiko-Kongo familiaren kidea da. Senegal, Mauritania eta Gambian hitz egiten da.

Wolofera estatu haien barnean dauden hiztunen bigarren hizkuntza izaten da. Lehen hizkuntzatzat daukatenen artean bost milioi hiztun ingurukoa da eta hiztun kopuru osoa zazpi edo zortzi milioi artekoa da. Lebu herriaren hizkera gisa sortu zen. Senegalen gehien hitz egiten den hizkuntza da, wolofek (biztanleriaren % 40) berez hitz egiten baitute, baina baita beste senegaldar gehienek ere, bigarren hizkuntza gisa.

Wolof dialektoak geografikoki eta landa eta hiri eremuen artean aldatzen dira. Dakar-wolofera, adibidez, wolofera, frantses eta arabiarren hiri nahasketa da.

Wolof hizkuntza zein kultura izendatzeko ortografia estandarra da: haren aldaerak ouolof frantses zaharrean eta nagusiki wollof, jolof, jollof eta abar gambiarrak dira, gaur egun, Wolof Inperioari edo jollof arrozari erreferentzia egiten diotenak; halaber, Afrikako mendebaldeko arroz plater arrunt bat da. Volof eta olof forma arkaikoak dira.

Uste denez, euskarak woloferatik banana hitza hartu du, gaztelaniaren edo portugesaren bidez. Ingelesez, hitz hartaz gain, nyam ere dute, Karibeko zenbait kreoletan "jatea" esan nahi duena (Seychelleseko kreoleraz ere, nyanm).

Saharaz hegoaldeko Afrikako beste hizkuntzak ez bezala, ez da tonala.

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-3).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne