Xabier Etxebarrieta

Xabier Etxebarrieta
Bizitza
JaiotzaBilbo1944ko urriaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1968ko ekainaren 7a (23 urte)
Heriotza moduapoliziak tirokatua hilda: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikaslea eta militantea
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Txabi Etxebarrieta, izen osoz Xabier Etxebarrieta Ortiz (Bilbo, Bizkaia, 1944ko urriaren 14aTolosa, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 7a), ETAko kide nabarmena izan zen, 1967an ETAren V. Asanbladaren zuzendaria eta ondorengo ETAren Biltzar Ttipi edo batzorde exekutiboko kidea. Halaber, ETAren lehen hilketa egin eta, aldi berean, Guardia Zibilak hil zuen lehen etakidea izateagatik ere bada ezaguna.

Etxebarrietaren hilketak ETAk espresuki antolatutako lehen hilketa azkartu zuen, Melitón Manzanasena, bi hilabete geroago, 1968ko abuztuan. Halaber, 1978ko martxoan, ETAk José María Acedo guardia zibila hil zuen Adunan. Hilketa bereganatzean, Etxebarrietaren hilketan parte hartu zuen guardia zibiletako bat izan zela adierazi zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne