Zatiki (matematika)

Zatikiak zer diren eta nola erabiltzen diren ikasteko azalpena.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
1/4 (laurden bat) kenduta duen pastel bat. Beste 3/4ak (hiru laurdenak) geratzen dira.

Aritmetikan, zatikia, frakzioa edo zatikizko zenbakia osotasun baten zati bat adieraz dezakeen zenbaki bat da. Adibidez, 1/2 zatikiak guztirakoa bi zatitan egin eta zati horietako bakoitzaren neurria edo kopurua adierazten du. a/b zatikian, a zatikizuna (edo zenbakitzailea) da eta b zatitzailea (edo izendatzailea). a/b zatikia izateko gainera, a eta b zenbaki osoak izan behar dira (horrela 1,56/2 ez da zatikia [1]). Zatikiei zenbaki arrazional ere deritze, baina zatiki izendapena aritmetikan erabiltzen da gehienbat eta zenbaki arrazional izena matematika abstrakturako uzten da.

  1. Zatiki erraz bihur daitekeen zatiketa da ordea: 1,56/2=156/200.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne