Zedro

Zedro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
SubfamiliaAbietoideae
Generoa Cedrus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcedar root (en) Itzuli, cedar bark (en) Itzuli eta cedar wood (en) Itzuli

Zedroak pinazeoen familiako eta Cedrus generoko hosto iraunkorreko zuhaitzak dira. Faszikuluetan elkartutako orratzen formako hostoak eta faszikulu horiexen erdian hazten diren kono arrak ditu. Zuhaitz handia da, kopa koniko edo bertikalekoa, zur usaintsuzkoa, parkeetako ornamentaziorako oso erabiliak. Distribuzio disjuntua daukate: Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Himalaian.

Zedro hitza latinezko «cedrus» hitzetik dator, eta hori grezierazko κέδρος (kedros) hitzetik zetorrena, ipurua izendatzeko ere erabiltzen zena.

Zedroa Libanoren zuhaitz nazionala da, eta herrialde horren banderan azaltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne