Zenobia

Zenobia

empress regnant (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakבת זבי
JaiotzaPalmira, 240
HerrialdeaPalmirako Inperioa
 Antzinako Erroma
HeriotzaTivoli, 275 (egutegi gregorianoa) (34/35 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Odaenathus (en) Itzuli  267 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Lan nabarmenak

Zenobia[1] (antzinako grezieraz: ΖηνοβίαZēnobía[2]; arameraz: בת זביBat-Zabbai; arabieraz: الزباء‎al-Zabbā’; 240 - c. 275) Palmirako Inperioaren erregina izan zen, III. mendeko Siria erromatarraren, Erromako Inperioaren aurkako matxinadarik garrantzitsuenaren buru izan zena.

Odenatoren bigarren emaztea izan zen, eta 267an hau hiltzerakoan Palmirako Inperioaren erregina bilakatu zen 267 eta 272 artean. Ordenato Erromako inperioaren printze-bezeroa zen baina 267an erailda izan zenean, Zenobiak hartu zuen boterea haren adin txikiko semearen izenean. Palmira matxinatu zen inguruko bi inperioren (erromatarra eta sasandarra) arteko liskarrez baliatuz. Zenobiaren kanpaina militarrek ahalbideratu zioten inperio bat eratzea, Asia Txikitik Egiptoraino hedatzen zena. Azken eskualde horretaz 269an jabetu zen Erromatar inperioko hautagai bat matxinatu zenean. Tenagino Probus prefektua kanporatu zuen eta Erromatar Egipto kontrolatu zuen semearen izenean. 272an, Aureliano enperadoreak irabazi eta Erromara bahiturik bidali zuen. Harrez geroztik, ez dago argi zer gertatu zen. Teoria baten arabera, gaixotasun batek jota hil zen, beste batek dio gose grebaz hil zela, baina hirugarren baten ustez, burua moztu zioten.[3] Teoria baikorrenak eta onartuenak dio Aurelianok, Zenobiaz harriturik, askatu zuela eta egoitz bat eman ziola Tiburren (gaurko Tivoli-Italia). Han goi-mailako gizartearen filosofoa bilakatu zen, beste andere handi bat moduan bizi zelarik.

Zenobiaren antoniniano
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Stoneman, 1995, 2. orr.
  3. Ball, Warwick. "Rome in the East" (Routledge, 2000).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne