Zeres (mitologia)

Zeres (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDemeter
Domeinuanekazaritza, alea, ugalkortasuna eta amatasuna
Familia
AitaSaturno
AmaRea eta Ops
Seme-alabakProserpina
Anai-arrebakVesta, Pluton, Jupiter, Neptuno eta Junon
Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zeres».

Zeres[1] (latinez: Cerēs), erromatar mitologian, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, zerealen eta amatasun erlazioen jainkosa izan zen. Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeterren erromatar ordaina da[2]. Aventinoko Hirutasuneko plebeioen jainko zentrala zen, eta Proserpina bere alabarekin batera jartzen zen. Apirilean zazpi eguneko Zerealia festibala ospatzen zen bere ohorez, Ludi Cerialis izeneko jokoak barne. Maiatzean ospatzen zen Ambarvalia festibalean egiten zen lustratio erritualean ere gurtzen zen, uzta-garaian eta ezkontza zein hiletatan[3].

Zeres Dii Consentes jainkoen zerrendan agertzen den nekazaritza jainkosetako bat da. Erromatarrek ikusten zuten Antzinako Greziako Demeterren parekoa zela, eta bere mitologia Demeterren berrirakurketa zen[3].

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b Room, Adrian. (1997). Who's who in classical mythology. NTC Pub. Group ISBN 084425469X. PMC 35001792. (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne