Zerrenda:Gipuzkoako herrietako ezizenak

Gipuzkoako herrietako ezizenak probintzia horretako herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko erabiltzen diren ezizenak dira, jatorrian zirikatzeko edo burla nahiz iseka egiteko asmatuak. Askotan, ezizena umore onez hartu eta burla kutsua ahaztuta, bertakoek ezizena deituratzat hartu eta harro erabiltzen dute, baita herriko bertako ekimenak izendatzeko ere, marka gisa. Bizkaian ere zabaldurik dagoen ohitura da, eta han ere anitz dira ezizen berezia hartzen dute herritarrak, euren herria zein den.

Ezizen horiek gehienbat herri bakoitzaren inguruetan dira ezagunak, eta Felix Ibargutxi kazetariak bi artikulutan (bata euskaraz,[1] bestea gaztelaniaz[2]) horien berri zabaldu du.

  1. Felix Ibargutxi: «Hau fauna». ZingiZango euskara elkartearen webgunean argitaratua (2008-02-02).
  2. (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi: «La fauna más nuestra, Diario Vasco, 2007-08-26.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne