Zinematika

Higiduraren legeak aztertzen ditu zinematikak
Higidura zirkularraren azterketa formala

Zinematika (grezieraz κινεω, kineo, euskaraz higidura) fisikaren adar bat da, zeinak objektuen higidura deskribatzen eta aztertzen baitu, higidura hori sorrarazi duten kausak (indarrak) kontuan izan gabe. Gorputzek higitzean egiten duten ibilbidea deskribatzen du batez ere, eta, horretarako, bi magnitude fisikoz baliatzen da, azelerazioaz eta abiaduraz, bi magnitude horiek deskribatzen baitute objektu baten kokagunea nola aldatzen den denboraren arabera. Abiadura desplazamenduaren eta denboraren arteko zatiduraren bidez zehazten da, eta azelerazioa, berriz, abiadura-aldaketaren eta denboraren arteko zatiduraren bidez.[1][2]

  1. Feynman, Richard P.; Leighton, Robert B.; Sands, Matthew; Treiman, S. B.. (1964-08). «The Feynman Lectures on Physics» Physics Today 17 (8): 45–46.  doi:10.1063/1.3051743. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
  2. Fisika orokorra. (2. argit. zuzendua eta berregokitua. argitaraldia) Udako Euskal Unibersitatea 2003 ISBN 84-8438-045-9. PMC 432853358. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne