Zipre (uhartea)

Zipre (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaOlinpo
Garaiera698 m
Motauharte
Luzera225 km
Zabalera90 km
Azalera9.234 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°N 33°E / 35°N 33°E / 35; 33
KokapenaMediterraneoa
Ur-gorputzaMediterraneoa
Leku geografikoaEuropa

Zipre[1][2] (grezieraz: ΚύπροςKypros; turkieraz: Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan Zipreko Errepublika dago, nazioartean onartua den estatu bat, baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik ez du kontrolatzen. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak 1974an okupatu zuen eta bertan Ipar Zipreko Turkiar Errepublika sortu: lurralde hori Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere daude.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Zipreko Errepublikako hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne