Zirkuitu elektriko

Tentsio iturri bat eta erresistentzia batekin osatutako zirkuitu elektriko sinple bat. Hemen, Ohmen legearen arabera,

Zirkuitu elektriko bat elkarrekin lotutako zenbait elementu elektrikok (bateria, erresistentzia, induktore, kondentsadore, etengailu eta erdieroaleak, adibidez) osatzen duten sistema da. Korronte elektrikoak zeharkatu dezakeen ibilbide itxi bat edo gehiago ditu.[1]

Osagai elektroniko aktiboak dituzten zirkuituak —diodo eta transistoreak adibidez— zirkuitu elektronikoak dira. Zirkuitu elektronikoak orokorrean ez-linealak dira, eta diseinu eta analisirako tresna konplexuagoak behar dituzte.

Zirkuitu elektrikoak irudikatzeko ikur elektroniko estandarizatudun zirkuitu-diagrama edo eskema elektrikoak erabiltzen dira.

  1. Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne