Zutabe

Artikulu hau atal arkitektonikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zutabe (argipena)».
Denderako tenpluko gela hipostiloko zutabeak, Egipto.

Zutabea edo koloma, arkitekturari dagokionez, atal arkitektoniko bertikal bat da, forma luzangakoa, orokorrean, egituraren pisua eusteko balio duena, modu apaingarrian ere erabil daitekeen arren. Bere sekzioa biribila izan ohi da, eta karratua denean, pilare edo pilastra esaten zaio. Normalean, zutabea hiru zatiz osatua dago: harroina, fustea eta kapitela.

Geologian, zutabeak espeleotema mota batzuk dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne