Japoniera (japonieraz: 日本語, nihongo edo nippongo) Ekialdeko Asiakohizkuntza bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienak Japonian, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean.
Hizkuntza eranskaria da eta ohorezko sistema konplexua du, igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren eta japoniar gizarteko mailaren araberako hiztegia darabilena.