Latin

Latina
Lingua latina
Datu orokorrak
Lurralde eremuaVatikano Hiria, antzina Erromatar Inperioan
Hiztunak-
Rankinga-
OfizialtasunaVatikano Hiria
erabilera jakin batzuentzat, baina ez egunerokoa
Eskualdea-
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
Latino-Faliscan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, pro-drop language (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta nominatibo-akusatibo hizkuntza
Denbora gramatikalakpluperfect (en) Itzuli, orainaldia, past imperfect (en) Itzuli eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, lokatiboa eta ablatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta latinaren alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1la
ISO 639-2lat
ISO 639-3lat
Ethnologuelat
Glottologlati1261
Wikipediala
ASCL2902
IETFla

Latina[1][2] antzinako hizkuntza da; hasiera-hasieratik Lazio (Latium Vetus) eskualdeko hizkuntza, Tiber ibaia zuen iparraldean, Apenino mendilerroa ekialdean, Tirreniar itsasoa mendebaldean eta Volskoen eskualdea hegoaldean mintzatua, baina askoz ere gehiago hedatu zen Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioaren hizkuntza ofizial bilakatu zenean.

Garrantzi handia hartu zuen Erromaren hedapenarekin, eta Erromatar Inperioko hizkuntza ofiziala izan zen Europako zati handi batean, iparraldeko Afrikan eta Ekialde Hurbilean, grezierarekin batera. Gainerako indoeropar hizkuntzak bezala, latina fusio motako hizkuntza flexiboa zen, egungo hizkuntza erromantzeek baino sintesi nominal handiagoa zuena. Hizkuntza atzizkien bidezko flexioz menderatzen zen, preposizioen erabilerarekin konbinatuta batzuetan, harengandik eratorritako hizkuntza modernoetan, berriz, preposiziodun eraikuntza analitikoak menderatzen dituzten bitartean. Flexio nominala, berriz, generoa eta numeroa markatzera bakarrik murriztu da, eta deklinabide kasuak izenordain pertsonaletan bakarrik kontserbatzen dira (horiek, gainera, ordena finkoa dute aditz-sintagmatan)[Oh 1].

Indoeuropar hizkuntzen artean, hizkuntza italikoen adarrekoa da (oskoera, umbriera eta faliskerarekin batera). Latinak hizkuntza europar ugari sortu zituen, hala nola gaztelania (407 milioi hiztun), frantsesa (130 milioi), frankoproventzera, friuliera, galiziera (3 milioi), istriera, istro-romaniera, italiera (70 milioi), ladinoa, liguriera, lonbardiera, meglenera, napoliera, okzitaniera (2 milioi), piemontera, portugesa (200 milioi), erromantxea, errumaniera (28 milioi), sardiniera, siziliera, valoniera, veneziera, aragoiera, aromaniera, astur-leonesa, katalana (9,5 milioi), korsikera, emiliano-romagnoloa, eta jada desagertuta dauden beste batzuk, dalmaziera, panoniera eta mozarabiera kasu. Euskarak ere asko zor dio, gutxi gorabehera hiztegiaren % 20 latinetikoa baita. Hizkuntza modernoen hizkuntzetan ere, eragina izan du; izan ere, mende askotan zehar, Erromatar Inperioa erori ondoren, Europa osoan zientzietarako eta politikarako lingua franca gisa erabiltzen jarraitu zuten, goraldian zeuden beste hizkuntza batzuek funtzio horretan serioski mehatxatu gabe (espainiera XVII. mendean edo frantsesa XVIII. mendean) ia XIX. mendera arte.

Eliza katolikoak hizkuntza liturgiko ofizial gisa erabiltzen du (dela erromatar errituan, dela beste erritu latindarretan), nahiz eta Vatikanoko II. Kontziliotik, gainera, tokiko hizkuntzak onartzen diren[3]. Animalia eta landare erreinuen sailkapen zientifikoko izen bitarretarako ere erabiltzen da, baita Zuzenbidearen munduko figurak edo erakundeak izendatzeko, Corpus Inscriptionum Latinarumeko erredakzio-hizkuntza gisa eta, osorik edo zati batean, hizkuntza horretan argitaratutako aldizkari zientifikoetako artikuluetan ere.

Latindar alfabetoa, alfabeto grekotik eratorria (berez, feniziar alfabetotik eratorria), munduko alfabetorik erabiliena da, hizkuntza batzuetatik besteetara aldaera ezberdinak baditu ere. Latinaren ikasketa, greko klasikoarekin batera, ikasketa klasikoen zati da, eta, 1970eko hamarkadara arte, gutxi gorabehera, ia ezinbesteko ikasketa izan zen humanitateetan. Gaur egun ere, Alemanian adibidez, Gymnasiumetan (bigarren hezkuntzako eskolak) latina edo grekoa irakasten da hizkuntza modernoekin batera.

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).
  3. «La Misa en Latin» web.archive.org 2007-12-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "Oh", but no corresponding <references group="Oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne