Datu-diagrama

Datu diagrama datuen irudikapen ikusizko edo bisuala da, datu multzo baten (edo batzuren) ezaugarri nagusiak erakutsi nahi dituena. Zenbakizko datuak eta nolabaiteko egitura koatiboak irudikatzeko erabil daiteke. Datu multzo handiak aztertzeko eta datuei dagozkien aldagaien arteko erlazioak atzemateko bereziki erabilgarriak dira.

Datu multzo mota zein den, eta datuen azterketaren helburua zein den, halako datu diagrama erabiliko da. Hala nola, aldagai kualitatiboak (sexua, egindako ikasketak, ...) irudikatzeko zutabe diagrama izan daiteke egokiena. Bestaldetik, aldagai kuantitatiboen arteko korrelazioa atzemateko, puntu hodeia da komenigarriena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne