Hizkuntza erromantzeak


Erromantze hizkuntza nagusien hedapena: frantsesa (urdinez), gaztelera (berdez), portugesa (marroiez), italiera (horiz) eta errumaniera (gorriz).
Erromantze hizkuntzen egungo hedapena Europan.

Hizkuntza erromantzeak, neolatindarrak ere deituak, latin arruntetik (herritarrek mintzatutako latina) datozen hizkuntzak dira. Hizkuntza italikoen azpitalde bat dira eta azken horiek indoeuropar hizkuntzen azpitaldea dira.

Erromantze hizkuntzak Europako hegoalde ia osoan mintzatzen dira, Erromatar Inperioa zenaren eremuan, beraz. Erromantze hizkuntzen izenaren jatorria, horrela, Antzinako Erroman dago, bertako jentilizioan ("romanus"), haiz zuzen.

Erromatar hitza erromantze hizkuntza betez aritzeko erabili zen lehen aldia Tourseko kontzilioan izan zen, 813an. Kontzilio horretan, lehen aldiz latinetik bereizitako mintzaira arrunt bat hizkuntza gisa izendatu zen. Zehazki, frantsesaren aurrekari bat da, rustica romana lingua edo roman izendapena hartzen duena.

Latin arruntaren garapena erromantze hizkuntzekiko, grosso modo, honela labur daiteke:

  1. K. a. 200 eta 400 artean, gutxi gorabehera: latin arruntaren tokian tokiko formak.
  2. 500 eta 600 artean: forma horiek banatzen hasi ziren.
  3. 800etik aurrera: hizkuntza erromantzeak badirela onartzen da.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne