Merkataritza-baltzu

Merkataritza-zuzenbidean, merkataritza-baltzua edo merkataritza-sozietatea[1] bi pertsona edo gehiagok, bazkide izenekoak, bere ondasunak eta lana batera jarriz eta etekin ekonomikoa eskuratzeko helburuarekin, jarduera ekonomiko bati ekiten dioten baltzua edo elkartea da, legediak ezarritako legeak eta baltzuan adosturiko estatutu-arauak errespetatuz. Merkataritza-baltzuak merkataritza-erregistroan eman behar dute izena bere jarduera abiarazi ahal izateko. Horretarako, baltzuak hainbat izaera juridiko ditu aukeran, hala nola kooperatiba, baltzu anonimoa eta erantzukizun mugatuko baltzua.

  1. «Sozietatea». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne