Bose-Einstein estatistika

Estatistika kuantikoan, bereiztezinak eta elkarreraginik ez duten partikula sorta batek bi eratara okupa ditzake energia egoera diskretuak, partikula moten arabera (fermioiak edo bosoiak). Fermioien kasuan, bi partikula ezin dira energia maila berean egon, eta bosoien kasuan, aldiz, bai. Azken hau Bose-Einstein (B-E) estatistika-ren bidez azaltzen da. Portamolde honen teoria Satyendra Nath Bose-k garatu zuen (1924-25). Bose-k bereiztezinak eta elkarreraginik ez duten partikulak era honetara banandu daitezkeela erakutsi zuen. Ideia hau beranduago Albert Einstein-ek hartu eta sakondu zuen Bose-rekin batera. Bose-Einstein estatistika egoera bereko okupatze bakarrera mugatuta ez dauden partikulei bakarrik aplika dakieke, hau da, Pauliren esklusio printzipioaren murrizketa betetzen ez duten partikulei. Horrelako partikulek spin balio osoak dituzte eta bosoi deritze, haien portaera zuzena deskribatzen duen estatistikagatik. Horrez gain, partikulen artean ezin da elkarreragin esanguratsurik egon.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne