Joniera | |
---|---|
Antzinako grezieraren dialektoak | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Ekialdeko Mediterraneoa |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Hellenic (en) greziera Proto-Greek (en) Archaic Greek (en) Southern Greek (en) Attic–Ionic Greek (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
Linguist List | grc-ion |
Joniera antzinako grekoaren lau dialektoetako bat izan zen. Ekialdeko joniera, batzuetan eolierarekin nahasten dena, mendebaldeko joniera eta Zikladetako joniera bereizten ziren jonieraren barnean. Joniera bateratua Joniako hirien arteko merkataritza-harremanetarako sortu zen. Literaturaren hizkuntza bihurtu zen gero; historialariek, filosofoek eta jakitunek erabili zuten lehenengo hizkuntza izan zen eta, Herodotoren lanei esker, historiaren hizkuntza bihurtu zen.