Laertes

Laertes
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaArcesius (en) Itzuli
AmaChalcomedusa (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Antiklea
Seme-alabakOdiseo eta Ctimene (en) Itzuli

Greziar mitologian, Laertes (grezieraz: Λαέρτης, Laértēs) Odisea-ko pertsonaia izan zen, Itakako erregea eta Ulisesen aita. Itakako matxinatuen aurka borrokatu zen.

Ulises Itakara itzuli eta bere emazte Peneloperen senargai guztiak akabatzen dituenean Laertes aita ikustera joaten da Telemako semearekin. Laertes bakarrik bizi da bere baratzea zaintzen, emazte Antiklea penaz hil baitzen Ulises bueltatzen ez zelako.

Ulisesek Laertes baratzean topatzen du eta bera dela frogatzeko aitaren fruitu-arbolak zerrendatzen ditu:

«
Nahi baduzu, bat-banaka esango dizut orain
zer izen dituzten zure baratza ongi landuan
zuk aspaldi landatu zenituen arbolek.
Ni orduan haurra nintzen; atzetik nenbilkizun,
eta banaka izenak nik galdetzen nizkizun.
Eta haien artetik pasa-bidenabar zuk denak
erakutsi eta izenak esaten zenizkidan.
Hamahiru udare daude, hamar sagar, berrogei
piku, eta berrogeita hamar mahasti ilara,
aro banatan mahatsa ekartzen digutenak,
denetariko mahatsak hazten baitira, Zeusen
urtaroak bat-banaka goitik erori ahala.
»

Odisea[1]

  1. Matías Múgicaren itzulpena Balea Zuria argitaletxearentzat (2025), 481. or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne