Solutu

Ur gazia sortu, urari gatza gehituz.

Solutua disolbatzaile batean disolbatzen den substantzia da. Disolbatzaile hau likidoa izaten da normalean eta solutua bertan disolbatzean disoluzioa sortzen da. Solutua disoluzioan kantitate txikienean egoten da.

Konposatu kimiko baten disolbagarritasuna bere polartasunaren araberakoa da neurri handi batean. Normalean konposatu ioniko eta molekular polarrak, ura eta etanola bezalako disolbatzaile polarretan disolbagarriak dira. Substantzia apolarrak aldiz, hexanoa, eterra eta karbono tetrakloruroa bezalako disolbatzaile organiko ez polarretan disobatzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne