Ur-parke

Ur-parke bat

Ur-parkeak[1] aisialdi zentro jendetsuak dira, urarekin zerikusia duten jolas eta atrakzioekin hornituak. Ur-parkeetan ohikoak dira igerilekuak, ur-txirristak, umeentzako jokoak, ibai motelak eta flotatzeko, bainatzeko edo igeri egiteko bestelako eremuak. Uhin-igerilekuak edo ibai azkarrak ere egon daitezke ur-parke modernoetan, hala nola surfa egiteko olatu artifizialak.

Munduko toki guztietan daude, tokiko klima edozein dela ere, eta kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Herri eta hirietatik gertu edo euren barnean egon daitezke. Egun, parke hauen muntaia lanei buruzko laguntza eman dezaketen enpresak daude. Baita gai konkretu bati buruzkoak egin edo aurreproiektuak...

  1. Euskalterm: [Turismoa Hiztegia] [2009]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne