Zortziko

Zortzikoa Euskal Herrian ohikoa den usadiozko dantza erritmo berezia da. Erritmo hau bere izenak ongi dioen bezala zortzi konpasez osatuta dago eta euskal herri-musikaren adierazgarri nagusienetako bat dela esan liteke. Adibide garbiena, Aurreskua da. Dantza erritmoa izateaz gain, maiz abestien erritmoa edo forma musikala ere bada, bertsoetan gertatzen den gisara, Gernikako Arbola ereserkia kasu.

Gernikako Arbola zortzikoa

Beraz, zortzikoa dantza, abesti edota bertso izan daiteke. Esanahi horiek, irudiz oso ezberdinak izanik, zerikusi aski estua dutela esan daiteke, begirada historikoa emanez gero.[1] Askok euskal herri-musikaren erreferente nagusitzat hartzen dute.[2]

  1. Sánchez Ekiza,, Karlos. (2005). «Zortziko - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. «Zortzikoa, euskal herri-musikaren adierazgarri nagusia.» www.hiru.eus (Folklorea - hiru.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne