Airplane! 1980ko Jim Abrahams, David Zucker eta Jerry Zucker estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileek zuzendu eta idatzitako komedia film bat da. Robert Hays, Julie Hagerty, Leslie Nielsen, Robert Stack, Lloyd Bridges, Peter Graves, Kareem Abdul-Jabbar eta Lorna Patterson aktoreek antzeztu zuten.
Zero Hour! (1957) eta Airport 1975 (1975) bezalako hegazkin hondamendi filmeen parodia bat da.
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren izendapena jaso eta sekulako arrakasta izan zuen, 3,5 dolarretako aurrekontuarekin 83 milioi dolarretako irabaziak izan baizituen.
1982an Airplane II: The Sequel izeneko jarraipena izan zuen.