Albania

Artikulu hau Europako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Albania (argipena)».
Albaniako Errepublika
Republika e Shqipërisë
Ereserkia: Himni i Flamurit
Goiburua: Ti Shqipëri më ep nder më ep emrin shqipëtar
("Albaniarren fedea albanismoa da")

Albaniako bandera

Albaniako armarria
Geografia
HiriburuaTirana
41°19′44″N 19°49′4″E
Azalera28.748 km² (139)
Ura %5,7
Punturik altuenaKorab (en) Itzuli (2.764 m)
Punturik sakonenaAdriatikoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakGrezia, Ipar Mazedonia, Serbia, Montenegro, Europar Batasuna eta Kosovo
Administrazioa
Gobernu-sistemaparliamentary system (en) Itzuli
Albaniako presidenteaBajram Begaj
Albaniako Lehen MinistroaEdi Rama
LegebiltzarraAlbaniako Parlamentua
Epai autoritateaSupreme Court of Albania (en) Itzuli eta Constitutional Court of Albania (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria2.793.592
Dentsitatea97,18 bizt/km² (63)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,784 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak5.693 (2012)
Alfabetizazioa% 97 (2012)
Bizi-itxaropena78,345 (2016)
Giniren koefizientea30,8 (2019)
Giza garapen indizea0,796 (2021)
Ekonomia
MonetaAlbanian lek (en) Itzuli (L)
BPG nominala13.039.352.743,962 $ (2017)
BPG per capita4.537 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa37.192.434.064 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn12.943,445 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala3,4 % (2016)
Erreserbak3.588.583.656 $ (2017)
Inflazioa2,2 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1912ko azaroaren 28a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+355
ISO 3166-1 alpha-2AL
ISO 3166-1 alpha-3ALB
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Schuko eta europar loki
Internet domeinua.al
kryeministria.al…

Albania[1] (albanieraz: Shqipëri/Shqipëria), ofizialki Albaniako Errepublika (albanieraz: Republika e Shqipërisë; ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua) Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da, Balkanetan alde batetik eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. Iparraldean Serbia eta Montenegrorekin muga egiten du, ekialdean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Itsaso Adriatikoarekin.

Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste, Nazio Batuak, NATO, Europako Kontseilua, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Batzar Islamikoko Erakundea eta Mediterraneoko Batasunaren kide sortzailea. Albania Europar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da 2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen 2009ko apirilaren 28an[2].

Kosovo eta Bosnia-Herzegovinaekin batera, Albania da musulman nagusi diren Europako herrialdeetako bat.

Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Albania applies for EU membership, BBC News, 2009-04-28.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne