Antoine Watteau | |
---|---|
![]() (1721) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Antoine Watteau |
Jaiotza | Valenciennes, 1684ko urriaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Nogent-sur-Marne, 1721eko uztailaren 18a (36 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Claude Gillot Claude Audran III |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista grafikoa, marrazkilaria, artista, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Paris Londres eta Valenciennes |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Peter Paul Rubens eta Claude Gillot |
Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture (en) ![]() |
Mugimendua | Rokokoa |
Genero artistikoa | Fête galante (en) ![]() |
Musika instrumentua | musette de cour (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Jean-Antoine Watteau (Valenciennes, 1684ko urriaren 10a - Nogent-sur-Marne, 1721eko uztailaren 18a) frantses pintorea izan zen, flandriar jatorrikoa.
Luis XIV.aren klasizismo nabarmenaren aurkako iraultza artistikoaren aitzindarietako bat izan zen. Veneziar artisten plastikotasunari poeta baten irudimena eta errealitatea azaltzeko ahalmen handia gehitu zizkion. Marrazkilari aparta izanagatik ere, koloreaz baliatu zen errealitatea azaltzeko, eta, horrenbestez, inpresionismoaren aitzindaritzat hartua da. Eragin handia izan zuen Goya pintorearengan. Jarraitzaile asko izan zituen, J.B. Pater, N. Lancret, eta abar.