Austriar Inperioa Kaiserthum Österreich | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1804 – 1867 | |||||||||
Monarkia absolutua | |||||||||
| |||||||||
![]() Inperioaren mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Viena | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | alemana, hungariera, errumaniera, txekiera, etab. | ||||||||
Erlijioa | Katoliko Erromatarra | ||||||||
Historia | |||||||||
Inperioaren aldarrikapena | 1804ko abuztuaren 11 | ||||||||
Austria-Hungariako Eginbidea | 1867ko martxoaren 30a | ||||||||
|
Austriar Inperioa (alemanez: Kaiserthum Oesterreich) Erdialdeko Europako herrialde nazioaniztun boteretsua izan zen, 1804an eratua, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren amaieraren ostean, eta Habsburgo leinuak mendean zeuzkan lurraldeak hartzen zituena. Europako erresumarik zabalenetan bigarrena izan zen (698.700 kilometro koadroko eremua; Errusiar Inperioa baizik ez zen handiagoa), eta jendetsuenetan hirugarrena (Errusia eta Frantzia baizik ez ziren jendetsuagoak). 1867an Hungariako Erresumaren titulua gehitu eta Austria-Hungariako Inperio bihurtu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren hainbat estatu berritan banandu arte iraun zuena.