Bartzelona

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bartzelona (argipena)».
Bartzelona
Barcelona
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
AlkateaJaume Collboni Cuadrado (en) Itzuli
Izen ofizialaBarcelona
Jatorrizko izenaBarcelona
Posta kodea08001–08042
INEk ezarritako kodea08019
HerriburuaBarcelona City (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E / 41.3825; 2.1769
Map
Azalera101,3 km²
Altuera9 m eta 12 m
MugakideakCerdanyola del Vallès, Molins de Rei, Montcada i Reixac, El Prat de Llobregat, Sant Feliu de Llobregat, Santa Coloma de Gramenet, Esplugues de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Cugat del Vallès eta Sant Adrià de Besòs
Demografia
Biztanleria1.660.122 (2023)
1.660.122 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(1991)/(1986)/(1981)/(1975)/(1970)/(1965)/(1960)/(1955)/(1950)/(1945)/(1940)/(1936)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857)/(1830)/(1820)/(1807)/(1787)/(1777)/(1769)/(1717)/(1715)
alt_left 861.143 (%51,9) (%46,7) 775.619 alt_right
Dentsitatea16.388 bizt/km²
Etxebizitzak664.476
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia93
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBoston, Kairo, Isfahan, Montpellier, Varna, Gaza, Dublin, Monzón, São Paulo, Montreal, Kolonia, San Petersburgo, Buenos Aires, Atenas, Habana, Gdańsk, Aljer, Perpinyà, Rio de Janeiro, Shanghai, Sevilla, Sarajevo, Anberes, Busan, Tirana, Tel Aviv, Valparaíso, Santo Domingo, Barcellona Pozzo di Gotto, Medellín, Kobe, Montevideo, Nizhni Novgorod, Istanbul, Perpignan Méditerranée Métropole (en) Itzuli, Wenzhou, Dubai, Fez, Ho Chi Minh Hiria, Trujillo, Rosario, San Frantzisko, Monterrey eta Kiev
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan, gaztelania eta okzitaniera
barcelona.cat

Bartzelona[1] (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren eragin-eremua harago heltzen da, 4.268 km²-ko eta 5.327.872 biztanledun eremu handiago batera, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona nazioarteko ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan ziren. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.

  1. Euskaltzaindia: 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne