Bibcode

Bibcode (baita "refcode" ere) astronomiaren literatura-erreferentziak adierazteko erabiltzen duten identifikadorea da. Hasieran, Bibliographic Reference Code (REFCODE) edo Erreferentzia Bibliografikoaren Kodea sortu zuten SIMBAD eta NASA/IPAC Extragalactic Database (NED) datu-baserako, baina de factozko estandard bilakatu eta egun mundu osoak erabiltzen du. NASAren Astrophysics Data System datu-baseak izenaz aldatu eta "bibcode" sortu zuen.[1]

Kodeak 19 karaktere ditu:

YYYYJJJJJVVVVMPPPPA,

non:

  • YYYY = erreferentziaren urtea
  • JJJJJ = aldizkaria
  • VVVV = liburukia
  • M = atala
  • PPPP = hasierako orrialdea
  • A = egilearen abizenaren lehen letra
  • (.) = hutsuneak (laburregia bada)

Adibideak:

Bibcode        Erreferentzia
1974AJ.....79..819H   Heintz, W. D.. (1974). «Astrometric study of four visual binaries» The Astronomical Journal 79: 819–825.  doi:10.1086/111614. Bibcode1974AJ.....79..819H..
1924MNRAS..84..308E   Eddington, A. S.. (1924). «On the relation between the masses and luminosities of the stars» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 84: 308–332. Bibcode1924MNRAS..84..308E..
1970ApJ...161L..77K   Kemp, J. C.; Swedlund, J. B.; Landstreet, J. D.; Angel, J. R. P.. (1970). «Discovery of circularly polarized light from a white dwarf» The Astrophysical Journal Letters 161: L77–L79.  doi:10.1086/180574. Bibcode1970ApJ...161L..77K..
2004PhRvL..93o0801M   Mukherjee, M.; Kellerbauer, A.; Beck, D.. (2004). «The Mass of 22Mg» Physical Review Letters 93: 150801.  doi:10.1103/PhysRevLett.93.150801. Bibcode2004PhRvL..93o0801M..
  1. M. Schmitz, G. Helou, P. Dubois, C. LaGue, B.F. Madore, H. G. Corwin Jr., eta S. Lesteven. (1995). Information & On-Line Data in Astronomy. Kluwer Academic Publishers ISBN 0-7923-3659-3..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne