Britoi hizkuntzak

Britoi hizkuntzak
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua.
Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua.
Urdinez: Piktoen eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErresuma Batua eta Frantzia
HiztunakBritainiera (hila)
Cumbriera (hila)
Piktoera (ziurrenik) (hila)
Galesa: 750.000
Kornubiera: 3.500 inguru (hila eta zaharberritze prozesuan)[1]
Bretainiera: 257.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
EskualdeaGales, Kornualles eta Bretainia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza kodeak
Glottologbryt1239 eta bryt1238

Britoi hizkuntzak uharteetako zelta hizkuntzen taldeko hizkuntza adar bat dira (zelta P taldea); uharteetako beste adarra, hizkuntza goidelikoek osatzen dute (zelta Q taldea). Britoi hizkuntzen barnean, gaur egun mintzatzen diren galesa eta bretainiera daude, bai eta kornubiera ere (kornubiera XVIII-XIX. mendeetan galdu zen arren, egun abian dira hizkuntza biziberritzeko saiakerak). Horietaz gain, cumbriera, britainiera eta ziurrenik piktoera ere, duela mende batzuk galduak, talde horren barnean bide zeuden. Britoi izena (ingelesez, Brythonic) Sir John Rhys ikerlariak sortu zuen, galesezko brython («zelta indigena») hitzetik eratorrita, horrela anglosaxoi eta eskotoetatik ezberdintzeko asmoz.

Britainian, hizkuntza horik mintzatu izan dira Burdin Arotik hasita, mendez mende; egun, Galesen eta Kornuallesen ere bai (azken herrialde horretan, milaka batzuk). Nahiz eta Britainiar uharteetako hizkuntza bat izan, VI. mendean saxoi, pikto eta eskotoen erasoetatik ihesi zihoazen britoien emigrazio bidaien ondorioz, Bretainian ere mintzatzen da multzo honetako hizkuntza bat: bretainiera. Hori dela eta, galesaren, kornubieraren eta bretainieraren arteko antzekotasunak handiak dira, batez ere azken bien artean.

  1. Albistea Berria egunkarian 2008ko maiatzaren 24a

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne