Disjuntore

Bi polodun miniaturazko disjuntorea
Polo bateko miniaturazko lau disjuntore

Disjuntorea konexio-tresna mekanikoa da, zirkuituaren baldintza normaletan korrontea ezarri, jasan edo eten dezakeena eta zirkuituaren baldintza ez-normal espezifikoetan (zirkuitulabur kasuan adibidez) korrontea tarte finko batez jasan dezakeena edota eten dezakeena.[1]

Haren funtzionamendu behinena da instalazio edo ekipo elektriko batean isolamendu-failak gertatzen direnean, zirkuitu elektrikoa ireki edo eteteko gai den gailua baita disjuntorea. Zirkuitu elektriko bat gainkorronte edo zirkuitulabur batek eragindako kaltetik babesteko diseinatutako segurtasun elektrikoko gailua da. Oinarrizko funtzioa korronte-fluxua etetea da, ekipoa babesteko eta sute-arriskua saihesteko. Helburu nagusia pertsonen segurtasuna da, akats-ekipoarekin kontaktuan jartzean korronte elektrikoek eragin ez dezaten. Fusible bat behin aritzen da, eta, gero, ordeztu egin behar da; aldiz, disjuntore bat berrezar daiteke (eskuz edo automatikoki) funtzionamendu normalari ekiteko.

Disjuntoreak tamaina eta ezaugarri desberdinetan fabrikatzen dira, korronte txikiko zirkuituak edo banakako etxe-aparatuak babesten dituzten gailu txikietatik hasi eta hiri oso bat elikatzen duten goi-tentsioko zirkuituak babesteko diseinatutako disjuntore handietaraino. Asko erabiltzen dira etxebizitza, industria eta merkatal-gune eta dendetan.


Lehen disjuntorea Thomas Edisonek diseinatu zuen 1879an. William Stanley Jr. ingeniari elektrikoak 1890ean hobetu zuen diseinua. Granville Woods-ek 1900ean asmatu zuen disjuntore automatikoa.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne