Dua Lipa (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1995eko abuztuaren 22a) jatorri albanokosovarreko abeslari eta konpositore britainiarra da. 2016an atera zuen “Be the One” abestiarekin, bere karrera nazioarteko mailara bidali zuen Australiako eta Europako herrialde batzuetako musika zerrenda garrantzitsuenetako top 20an sartu zenean.
Bere “New Rules” single-ak britainiar zerrenden top 1a lortu zuen.
2019ko Grammy Awards-etan 2 sari irabazi ditu Urteko Dance Abestia eta Artista Berria.