Eduki-edizioa edo eduki-arduratzea[1] (ingelesez: content curation), gai jakin baten inguruan, edukia biltzeko, aukeratzeko, moldatzeko eta hedatzeko prozesu jarraitua da. Prozesu hori egiten duen adituari eduki-editatzaile edo eduki-arduradun deitzen zaio (ingelesez: content curator) eta indibidualki edo erakunde baterako aritu daiteke. Eduki-edizioa hartzaile jakin batzuei bideratua egon ohi da eta gaiaren inguruan balio erantsia ematen duen kalitatezko informazioa hedatzea du helburu.[2]