Espainiako hizkuntzak

Espainiar Estatuko bertako hizkuntzen mapa sinplifikatua:
     Gaztelania, Estatu osoan ofiziala.      Euskara, koofiziala Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Autonomia Erkidegoan.      Katalana, koofiziala Katalunian, Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan.      Aranera (okzitanieraren dialektoa), koofiziala Katalunian.      Galiziera, koofiziala Galizian.      Asturiera eta leonera, legez onartuak.      Aragoiera, legez onartua.

Espainia hizkuntza-aniztasun handiko Europako estatu bat da. Espainiako hizkuntzak berebiziko kultura ondarea dira. Estatu horren eremuan, hizkuntza nagusia eta erabiliena gaztelania da, estatu osoan ofiziala dena. Horrez gain, beste lau hizkuntzak koofizialtasun maila lortu dute, Estatuko zenbait autonomia erkidegotan. Beste hizkuntza batzuek, ofizialak izan gabe, nolabaiteko estatutu-babesa dute.

Espainiako Konstituzioak, hirugarren artikuluan, honako hau dio:

«
  1. Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.
  2. Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira dagozkien autonomia-erkidegoetan, haietako estatutuekin bat etorriz.
  3. Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du.
»

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne