Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia
Jatorria
Egilea(k)Euskaltzaindia
Argitaratze-data2016
IzenburuaEuskaltzaindiaren Hiztegia
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
euskaltzaindia.eus…

Euskaltzaindiaren Hiztegia euskara hiztegi arau-emailea da. Oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen Hiztegi Batua du. Hiztegi osoa da, hitz bakoitza adierez, definizioz eta adibidez hornitzen baitu[1].

Euskaltzaindiak sortu zenetik hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez badator hiztegi horretan esaten denarekin, horrixe jarraitu behar zaio eta ez hari. Hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegia da, Euskaltzaindiaren arabera, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.

  1. Euskaltzaindiaren Prentsa Zerbitzua: «Euskaltzaindiaren Hiztegia, bikoitza eta digitala», Euskaltzaindiaren webgunea.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne