Extremadurera edo extremeñoa | |
---|---|
Lengua estremeña — Barranquênhu — Ehtremeñu | |
![]() Asturleonera hizkuntza-taldea. Behean, berdez, extremadureraren hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia |
Hiztunak | 200.000 Ethnologue-ren arabera (Ez dago estatistika zehatzik, eta hiztunak oso gutxi izatea daiteke) |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Cáceresko ipar-mendebaldea eta Salamancako hegoaldeko herri batzuk |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Castilian (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ext |
Ethnologue | ext |
Glottolog | extr1243 |
Wikipedia | ext |
IETF | ext |
Extremadurera edo extremeñoa (estremeñu, artuestremeñu) Extremadurako ipar-mendebaldean eta Salamanca hegoaldeko herri batzuetan mintzatzen den hizkuntza modalitatea da. Extremadurako hizkuntzen artean, bertakoa kontsideratu daitezkeen bien artean bat da hau, bestea fala delakoa delarik.
Extremadurera asturleoneraren hizkuntz eremuan sartu ohi da Kantabriera, mirandera, asturiera eta leonerarekin batera, gaztelaniarekin hainbat ezaugarri partekatuz. Zentzu honetan, kantabriera bezala, asturleonera eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat jo ohi da extremadurera.
Ez du inolako ofizialtasunik edo onarpenik, nazioarteko erakunde batzuek hizkuntzatzat jotzen duten arren (SIL zeinua badu, adibidez). Hala ere, badirudi extremadurera ez dela belaunaldi berrietara transmititzen ari eta, beraz, galtzeko arrisku larrian dagoela.
Extremadurera ez dugu castuoarekin nahastu behar, Extremadurako gaztelaniaren dialektoarekin, alegia.