Gabriel Ybarra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1877ko apirilaren 5a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 1951ko irailaren 11 (74 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Fernando Luis Ybarra | ||
Ama | María Nicolasa de la Revilla Ingunza | ||
Ezkontidea(k) | Elvira Bergé Salcedo | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta abokatua | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal-Kontserbadorea |
Gabriel María Ybarra[1] de la Revilla (Bilbo, 1877ko apirilaren 5a - Bilbo, 1951ko irailaren 11) merkatari, enpresaburu eta industrialari bat izan zen. Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedesen biloba zen.
Deustun eta Salamancan zuzenbidea ikasi zuen baina laster utzi zion abokatua izateari eta, Fernando anaiarekin batera 1909an Alderdi Liberal-Kontserbadorea bilbotar adarra sortu zuen.[2] 1913an, banaketa egon zenean, anaia bezala, maurista egin zen. José Luis Goioagarekin batera Erromara egin zuen bidaian eta El Pueblo Vasco egunkaria ere berarekin sortu zuen.[3] Politikaz gain, Gabriel Ybarra ongintza lanetan aritu zen, eta aurreratua izan zen bere garaian. Familiako negozioetan ere hartu zuen parte, Madrilen eta Bilbon izan zituen jabetzak.[3]